Dana emon bihar jako...

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2014-08-01 18:55

Onartzen dot hunkitu egin nintzala atzo Eusko Alderdi Jeltzalearen fundazinoaren urteurrenaren ospakizunean Ken Zazpiren Mendigoixaliarena entzun nebanean.

Kanta ederra da oso, Lauaxetaren olerki famaua, musikauta. Leloan behin eta barriro errepikau egiten da beragaz lotuten dan esaldirik ezagunena: Dana emon bihar jako maitte dan askatasunari. Ezin egokiago ospakizunerako. Euzkadi berbea behin eta barriro agertzen da kantan, orduko garaian ez egoalako orain daukagun katramila Euskadi / Euskal Herria izenagaz. Euskal subjektu politikoa Euzkadi zan. Eta kitto.

Baten batek harriduraz begitzen zituan jantzarien mobimentuak halango kanta rockero (leuna, dana esan behar da) entzuten zan bitartean. Niri be bitxia egin jatan, baina seguru nago belaunaldi haretako intelektual eta politiko izan ziranak, orduko Europako abangoardietatik edan ebenak, begi onez ikusiko leukiela barrikuntzea.

Andoni Ortuzar EBBko buruaren hitzetatik azpimarratu beharreko bitxikeri bat: lau lehendakarigai nagusietatik hiru dagoz euskal politika aktibotik kanpo, edo laster geratuko dira. Basagoiti politikea aktibotik kanpo, Lopez Madrilera doala itsuak be ikusten dau (zer egiteko berak be ez daki) eta Mintegirenak argi eta garbi adierazoten dau bera beste batzuen arpegi motza ezkutatzeko kareta polita besterik ez zala.

Edozelan be, garai interesgarria dator: Eskoziako erreferenduma, Kataluniakoa, krisialdi ekonomikoaren ustezko azken zartakoak... Eta bien bitartean, batzuentzako oporrak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu