Agur, baltzez jantzitako gizonak...

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2014-07-21 20:26

Bilbao Basket taldearen ibilbidea amaitu egin dala esan leiteke. Ez dot argi ikusten nondik etorriko jakien burua aterateko behar daben dirua. Bizkaiko basket zaleak triste dagoz.

Niri, egia esanda, ez deust larregi harritu jazotakoak. Akordetan naz zein zan taldearen lehenengo urratsak ezagutu ziranean batzuen komentarioa: Ha lagun talde baten kortijoa besterik ez da. Eta beti pentsau dot familia bat eta ingurukoak eukiezala gogoan.

Diru publikoa eskatu izan da edo, behintzat, bitartekaritza publikoa babesleak aurkitu ahal izateko. Diru publikoa ezin da arinkeriagaz erabili oraingo egoeran eta diru-emole pribaduak be ez dira prest egongo abenturatan sartuteko panorama zein dan ikusita. Seguruenik ohitura txarrak hartu izan ditue taldearen jaubeek. Laguntzino publikoa segurutzat hartu izan dabe, eta are seguruagoa da euren prebisino ekonomikoak laguntzino publikoak seguru zirala hartungo zituela. Ez dakit bestelako egitasmo apalago batek, horrenbesteko dirua eskatuten ez dauenak, iraungo ete dauen oraingo egoeran. Bere garaian planteau egin zana, behintzat, ez.

Miribillan eta BECen izugarrizko giroa dagoala ezin da ukatu, baina ez dot pentsetan Bizkaian horrenbesteko zaletasuna dagonik. Ez dot erraz ahaztuko nire lagun basket zale bategaz izan neban eztabaidea. Honeri emoten neutson datu objektiboa: edozein pelota partiduk telebista audientzi handiagoa izaten ebala saskibaloiak baino.

Ondorioa edota hausnerketearako gaia argia da: uste baino apalagoa zan saskibaloi zaletasuna Bizkaian? Eta horren ondorioz beste bat: badago diru publikoa erabilterik norberaren kudeaketeak eragindako kalteak konpontzeko? Ez daukot argi puztuta ete egoan saskbaloi zaletasuna edota lagun batzuen handimandikeria ete zan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu