Amaitu da Futbol Txapelketea!!

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2014-07-14 20:23

Futbola: Ingalaterran asmautako kirola. Alemania beti garaile. Halan dino esaldi klasikoak. Esaldi klasikoa ez da erabat bete azken urteotan. Espainia nagusi izan dan bitartean, Alemaniak ez dau titulurik eskuratu. Ez naz futbol aditua, baina ikusi dotanaren arabera, onenak irabazi dau.

Brasilgo selekzinoari egur itzela emon eta gero, danok espero eben Alemaniak erraz irabaziko ebala Argentinaren kontrako finalean. Luzapenerarte itxaron behar izan da garaipenaren gola ikusteko, baina azkenean pronostikoak bete egin dira.

Ez dot txapelketa osoa ikusi, inondik inora bez. Halan da be, ikusitakoaren arabera gauza bi iruditu jataz deigarriak. Alde batetik zenbat jokalari dagozan Europako ligatan. Deigarria izan da ia selekzino guztietako jokalaririk onenak Europan jokatzen dagozala ikustea. Gaur egun, Espainin, Frantzian, Errusian, Italian eta Britainia Handian futbol taldeak kosmopolitak dirala oso. Bestalde, deigarria izan da atezainek izan daben protagonismoa. Nire ustetan, beti izaten doguz gogoan golak sartuten dabezanak. Hala ere, deigarria egin jat ze garrantzia izan daben golak ebitetan saiatzen diranak. Mexikon, Costa Rica, Argelian, Estadu Batuetan,... atezain bikainak ikusi dira.

Brasilgo selekzinoaren porrotak bestelako analisia merezidu dau. Ez dot pentsetan Brasilek merituak egin izan zituanik lehenengo fasean txapelketea irabazteko. Baina etxean jokatzeak zelanbaiteko presinoa ekarri deutse. Alemaniaren kontrako partiduan jasandako porrota betiko egongo da futbolaren historian. Inor gitxik pentsetan eban partidua baino arinago Brasil alemaniarrak menderatzeko gauza izango ziranik, baina ez eban inok pentsau Brasilek horrenbesteko egurkadea hartungo ebanik. Eta ordurateko txapeldunak? Barre batzuk, meme piloa eta ahaztu. Espainia ez zan Espainia, Barsa gehi beste batzuk baizik. Barsaren jokua maldan behera joate hasi izan danean, Espainiak galdu egin dau bere nagusitasuna. Eta honegaz batera, zorionez, Espainiako abertzaletasunaren ahoberokeriak ixilduten joan dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu