Extreme Bilbon: goi mailako rock musikea gure artean

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2014-06-29 23:34

Gustura baino gusturago atzo gaueko kontzertuan. Ezin neban sinistu notizia: Extreme taldea Bilbon. Ezagun asko ez ziran enterau. Publizidade askorik ez zan egon. Akaso ez zan beharrezkoa Boluetako Santana aretoa beteteko.

Ganera, Pornograffitti diskoa historikoa osorik joko ebela iragarten zan. Hain zuzen be, nire disko gogokoen artean dagoana. Ez neban ezagutzen aretoa. Egia da jente asko askorik ez zala sartuten eta egia da, bestalde, hor egon gintzazan gehienok ez gintzazala atzo goizekoak.

Agindutakoa bete egin zan. Extreme taldeak frogatu eban zergaitik saldu ebazan miloika disko urteetan. Gary Cherone abeslariak gomazkoa zirudien eta Nuno Bettencourt gitarrajole birtuosoak jarraitzen eban era txundigarrian joten. Pat Badger baxujoleak eta Kevin Figueiredo bateriajole indartsuak indar haundia emon eutsen kontzertuari. Pornograffitti diska oso osorik eta bere ordenean jo eben. Hori bai, bersinoak diskokoak baino nabarmen gogorragoak ziran. Diskoko kantak amaituta bestelako kanta ezagunak joten jarraitu eben. Nik ondino ezin neban sinistu halango talde mitikoa bertatik bertara izango nebala. Ahoa zabalik ikusten neban Bettencourten marabilak gitarrea joten. Sarri irakurri izan dot bere jatorria portugesa ez bazan haundien artean egongo litzakela. Gustura baino gustorago atara nintzan aretotik.

Argi dago rock musika ona aurkitu leitekela festibal handietan, baina era berean, areto txikiek beren ahalegina egiten dabe formato txikiko kontzertu gogoangarriak ekarteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu