Futbola, zirkua eta besteak

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2014-06-24 18:25   Musikea

Deigarria da zelan aldatu dan Munduko Futbol Txapelketearen inguruko informazinoa Espainako selekzinoaren porrotaren ondoren. Eta partidakaz lotuta dagoan publizidadearena deigarriagoa da. 

Txapelketea hasi baino arinago Espaina zan faboritoetako bat. Albistegietan horixe azpimarratuten zan eta babesle ofizialen iragarkiek idea hori barrindartuten eben. Sarritan esan izan dot abertzaletasun espainarra zelangoa dan ikusteko kirolari buruzko informazinoa zelan eskaintzen dauskuen ikusi besterik ez dala egin behar. Tituloa defendidu behar eban Espainak. Titulua lortuteko bidean egoan Gorria, edo, behintzat, goi mailea erakusteko posibilidadeak. Dana pikutara joan da Holanda eta Chileren aurka erridikulua egin eta gero. Euforiatik depresinora pasa da Espaina. Jakin gurako neuke zenbat diru galduko dauen Futbol Txapelketea emitiduteko eskubideak erosi ebazan komunikazino taldeak.

Uritarrok aurreztu egingo dogu jokalariei emon behar jaken saria, baina suposatzen dot telebistek be euren diru galera izango dabela. Horreek ez dira linboan geratuko, ez. Espainako selekzinoak aurrera egiten ez badau, Gorria goraipatuten daben iragarkiek bere zentzu osoa galduko dabe. Eta gainontzeko iragarkiak merkeagoak izango dira. Espainak jokatu barik, audientzia baxuagoa. Audientzia baxuagoa bada, publizidadearen prezioak behera joango dira. Eta publizidadearen prezioa behera badoa, zelan errekuperauko da inbertidutako dirua? Eta, jakina, hau guzti hau Juan Carlosen ordez Felipe iminten dabenean eta Errege ohia blindau egin gura dabenean. Beste era batera esanda, Francoren ondorengoaren ondorengoa datorrenean eta aurreko biak erabat babestuta dagozanean. Edozelan be, ez dot pentsetan egoerea lar aldatuko danik. Errepublikearen aldeko aldarria aparra besterik ez da Espainako Estaduan. Protestak bai, baie neurtuak eta babes politiko sendo bakoak. Esan dagiala gure dabena, baina PSOE be monarkikoa da gaur egun. Franco diktadorea bere ohean hil zan, bere ondorengoa lasai asko biziko da erretiroan eta dana geratuko da lotuta eta ondo lotuta. Hurrengo Futbol Txapelketea heldu arte. Portzierto, 40 miloe euro Ander Herrerarengaitik?? Honeek ingelesok burutik eginda dagoz...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu