Hauteskundeen ostekoak (eta III)

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2014-06-01 01:03

Baina nok irabazi ditu hauteskundeak gurean? Alkargo autonomoaren emoitzak ikusita EAJk. Hegoalde osoa hartute EH-Bilduk.

Euskal Herriko zazpi lurraldetatik ikusita, ostera, EAJk. Lurraldez lurralde eta herriz herri izandako emoitzek irakurketa ugari egiteko aukerea emoten deuskue. Lehia bizia iragarten da hemendik urtebetera EAJ eta EH-Bilduren artean. Diputazinoak eta Udalak egongo dira jokoan. Eta bien arteko lehia horrek PP eta PSEren eremua txikitu egingo dauela pentsetan dot. Badagoz ondino Parlamentu haundiei emon beharreko botua alderdi handiei emoten deutsenak. Horrek, nire ustetan, sozialista eta popularren alde jokatu dau neurri baten. Baina udal eta foru hauteskundeetan irabazle posible bakarrak EAJ eta EH-Bildu baldin badira seguru nago hemendik urtebetera izango diran emoitzak ez dirala izango, hain zuzen be, konstituzionalisten gustokoak. Eta gustau ala ez gustau, aurrekanpainan gagoz daborduko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu