Hauteskundeen ostekoak (II)
2014-06-01 00:51 MusikeaEz dakit ze neurriko desesperazinoa izan behar dauen persona batek Frantziako Front Nacional edota Britainia Handiko UKIP lako lunatikoei botua emoteko.
Europako beste zenbait estadutan jente arraroa joango da Europako Parlamenture, zalantza barik. Seguru nago ondorengo hilebete eta urteetan ikuskizun bitxiak izango doguzala. Politikearen frikiek nagusitasuna hartuten dabenean politikea ikuskizun bitxia bihurtzen da. Eta zelako ikuskizunea izango dogun! Ultraeskuindarrak, ultraezkertiarrak, Parlamentura joan gura dabenak barriro ez joateko eta Parlamentua zer dan eta zertako dan jakin gura ez dabenak. Europa gixajoa!!
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!