Hauteskundeen ostekoak (I)

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2014-06-01 00:45

Nok esan dau hauteskundeak ez dabela ezertarako balio? Harritute ikusten nabil Espainiako Alderdi Sozialistearen barruan jazoten dana. Benetan uste eben hauteskundeen aurretik agintari sozialistek Rubalcaba zala hautagai egokia hurrengo Hauteskunde Orokorretarako?

Benetan uste eben Patxi Lopez fundamentuzko hautagaia zala? Benetan uste dabe Susana Diazek basamortutik atarako dabela? Larri, oso larri dabil Espainiako Alderdi Sozialistea. Izen jantzan hasi dira, nor sartu eta nor ez sartu. Beste batzuk hor dabilz hautagaia zelan aukeratu behar dan burua atara guran. Baina sozialisten arazoa, Espainian eta Europan beste era batekoa da: nok sinistuko deutse zapalduen alde lanean dabilzala aldarrikatuten dabenean? Lehenengo errekorteak Espainian Zapateroren garaian etorri ziran eta garai haretako gobernukideen mailea eskaxa zala itsuak be ikusten dau gaur egun. Frantziako presidentea dan Hollandek aire freskoa ekarri behar izan eban. Eta gaur egun ezagunagoa da bere gerripeko kontuakaitik agintean egindakoakaitik baino. Eta, ganera, Manuel Valls lehen ministro frantziarrak errekorte majua agindu dau hauteskundeak izateko aste gitxi falta ziranean. Nok sinistuko dautse?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu