Txapela kenduten dot...

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2014-04-29 17:49   Musikea

Futbola gustoko dot, baina gero eta argiago daukat ez dakidala askorik futbolari buruz. Aurtongo denporaldiaren hasikeran zalantza piloagaz ikusten neban Ernesto Valverde hautatzea entrenatzaile lez eta ikusitakoaren arabera, argi dago pertsona egokia zala.

Hasikeran hainbat zalantza izan eta gero, lehoiek talde sendoa, burrukalaria eta serioa dala frogatu dabe. Esan leiteke Marcelo Bielsaren kutsua gogoan izan barik nekez ulertu leitekela aurtongo Athletic. Esan leiteke aldageletan endredetan ibili ziran batzuk joan egin dirala, baina kontuak kontu argentinarrak lortu ez ebana, hau da, futbola albiste bakarra izatea, lortu egin dau Ernesto Valverdek. Bilbon festa handia izango da Champions Leagueren helburua lortzen danean. Eta seguru nago taldea sendotutea lortu dauenari bere meritua emon behar jakola. Eta ikusiko dogu datorren denporaldian amesak jarraipena izaten dauen. Hainbat jokalari talde handien begiko ei dira eta badakigu horrek giroa ozpindu egiten dauela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu