Trenak alkarren kontra eta korrika

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2014-04-11 19:53   Musikea

Argi dago Catalunyako erabagiteko eskubidea ez dala Espainiako Konstituzinoan sartuten. Argi eta garbi adierazoten da Konstituzinoan nazino bakarra dagoala Estaduan, Espainia. Gainontzekoak ez dira esistiduten eta kitto.

Birak eta bueltak emongo doguz zirrikituren bat topau guran, baina legedi barruko konponbiderik ez dago. Edo legedia aldatzen da edota legeditik kanpoko topau beharko da konponbidea. Auzitegi Konstituzionalak, bere aldetik, jokabide itxusia agertu dau. Aldarrikapen politikoak be legediatik kanpo laga ditu. Catalunyako Parlamentuak aldarrikatutakoaren kontra agertu da. Baina ez da behin eta barriro esan edozein ideia defendidu leitekela demokrazian? Eta zelan arraio defendidu leiteke aldarrikatu ezin dana? Eta zelan arraio ezin da aldarrikatu demokrazia baten kamera demokratiko batek gehiengoz adostu dauena? Oso jokabide labankorrean sartu da Espainia Catalunyako prozesuaren kontra. Legedia makila baten modure erabilten dabe, Catalunyako gehiengo politikoaren kontra. Ez dabe gura inondik inora be markoaren mugak aldatu. Gurago dabe personen sentimenduen kontura barre egin eta uritarrek aukeratutako ordezkariak zorotzat jotea, Euskadi eta Catalunyan gitxiengo bat dirala onartutea baino.

Irakurri barri dot aurtongo Diadarako are erronka handiagoa planteauko dauela Catalunyako Asanblada Nazinonalak. Kontuan hartuten badogu azken urteotako deialdietan gero eta jente gehiago batuten dabela eta gogoan izanda zentzunbako erasoek indartu egiten dauela soberanismoa, ez daigun baztertu are aldarrikapen handiagoa izatea. Eta konsultea galarazoten badabe (galarazoten dabenean esan beharko neuke) hauteskundeetara joango dira Catalunyako Parlamentu barria aukeratzeko. Hauteskundeetan ERC CiUren aurretik geratuko balitz egoerak ez dau atzerabueltarik izango. Espainiaren itsukeria galtzen atarako dalakoan nago. Baina emon daiogun bueltatxu bat: noz ez dau Espainiak itsu jokatu?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu