Hollande errudun?

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2014-03-31 19:53

Egurra hartu dabe Frantziako sozialistek udal hauteskundeetan. Francois Hollande, presidenteak Gobernua goitik behera aldatu dau mezua ulertu egin dauela azaldu guran, baina ez dakit arazoa gobernua baino presidentea bera ez ete dan.

Ezin da esan Frantzia ondo doanik ikuspuntu ekonomikotik. Eta larriagoa dana, ez da ikusten zulotik atarateko moduko lidergo politikorik. Karisma bako politikoa da Hollande baina sarritan karisma bakoek ideiak eta lanak agertzen badabez euren herria aurrera ataratea lortuten dabe.

Ikusitakoaren arabera, ezin da esan euren lanak eta ideiek karismea konpentsau egin dabenik. Aberatsei zergak igon eta atzerrira aldegiten dabe, ezagunak eta ez horren ezagunak. Zergatan diru gitxi hartu barik ez dau ezebe eskuratuten. Eta hau gitxi bada, danok ikusi izan dogu gauak eta laneguneko goizak bere amorante barriagaz emoten dituala. Eta holan dabilen bitartean langabezia gora eta gora doa. Ez dabe lortu ekonomiari bultzadea emotea.

Kezkagarriena FN ultraeskuindarrak hartu dauen babesa izan da. Ez da harritzekoa (kezkagarria bai) larri dagoan jenteak sistematik kanpokoak aukeratzen ditualako. Zorionez, ez dabe lehenengo indarra izaterik lortu, adituek iragarten eben modura.

Ikusitakoaren arabera, Hollandek ez dau lortuko norabidea zuzendutea. Ez dau emoten behar besteko indarra daukanik. Baina gero eta indartsuagoa dan Manuel Valls Frantziako sozialismoaren hurrengo lider handia izan leiteke. Edozelan be, Hollandek aldatz behera jarraituko baleu zulora eroango dau beragaz batera inguruan dagoan guztia, Valls bera be bai.

Pozgarria da, bestalde, abertzaleek Iparraldean lortutako emoitza onak. Euskal Departamentuaren eskariari behin eta barriro ezetza emon izan deutsie Frantziako indar nagusiek. Ukazinotik elikatu ei da erreibindikazino abertzalea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu