Astebete pasau bada be...

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2014-03-25 17:39   Bertsolaritzea

Ezin dot burutik kendu Andina Pereirari Mungian jazotakoa. Ustezko hiltzailea nondik etorren kontuan hartuta, asko dira nire inguruan jota dagozanak. Bere gurasoak, bere seme-alabak, bere emaztea izandakoa… hur-hurrekoak dira.

Badagoz sekulan idatziko ez dotazan nik entzundako jazoerak, baina detaileetan sartu barik, esan behar dot nire bizitzan entzun dodan kontakizunik gordinena persona honen haritik entzun izan nebala. Eta hildakoa haren emazte (ohia) zala esan eustienean kolpe handia sentidu neban barrutik.

Tratu txarrak eta emakumeen kontrako indarkeria modan dagoan arazoa da. Baina modak albo batera lagata, nekez jakingo dogu ze gogorra dan honeek emakumeok pairatzen daben sufrikarioa euren ahotik entzun arte. Eta nekez ulertuko dogu ze neurriraino galdu leitekean gizatasuna zenbait etxetan biziten dan salbuespen egoerea ezagutu arte.

Ez dago pentsatzerik beste baten etxean jazoten danak ez daukala gugaz zerikusirik. Honeek emakumeok ez dira, sarritan, euren burua defendiduteko gauza. Umeak daukiezalako, maitasuna modu bitxian ulertzen dabelako edota lotsa sentiduten dabelako euren egoeran. Euren arazoa gure arazoa da. Eta hori sinistuta jokatu beharko geunke danok.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu