Inaki Azkuna

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2014-03-24 02:00

Akaso Bilbon aspalditik bizi ez nazelako izango da. Akaso Iñaki Azkuna aspaldian ezagutu nebalako izango da. Edozelan be, kosta egiten jat ulertutea bera hil eta gero sortutakoa.

Ez dot esaten gustoko ez dotenik, gure artean halangoak ohikoak ez dirala baino. Udaletxearen aurrean pilatuten ziran lorak ikustean Lady Di hil zanean emon ziran erreakzinoak etorri jatazan burura. Barru barruan joten dauen personak dira halango erreakzinoak proboketan dituen bakarrak. Persona xelebrea izan zan, zalantza barik. Onean jatorra eta txarrean bihurria. Udaletxean Sailburu mentalidadegaz sartu bazan be, atoan bihurtu zan alkate. Zuzena berba egiteko orduan, uritarrok eskertu egiten eben danok ulertuteko moduko bere berbakerea. Ibiltea gustetan jakon. Bilbo maite eban eta Bilbon zehar, hara eta hona ibilita jende askok ikusten eban. Jente askok ikusi eban alkatea auzorik baztertuenak eta txokorik ezkutuenak bisitetan. Uri haundi baten horren kontrol zorrotza eroatea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Kalea egitea esaereari esangura berezia emon eutson. Kontuak kontu, espero ez neban erreakzinoa sortarazo dau Iñaki Azkunaren heriotzeak. Dendatan kartelak politiko baten omenez ikusi nebazan atzo. Atzo gauean bertan San Mamesen emon zan isilunea ia danok errespetau genduan. Txistuka hasi ziran burubakook ondo merezidutako erantzuna izan eben isilunea amaitukeran. Eta nire ondoan baten batek bota eban oihua partiduaren hasikeran: Alkatearengaitik, partidua irabaztera!! Zirrara handia sentidu neban barrutik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu