Ukraniatik jatorkun lezinoa
2014-02-28 19:46 Euskerea berbagaiBegiak zabal zabalik nabil jarraituten Ukranian jazotakoa. Are gehiago gurean Europari buruz zabaldu dan sentimendua gogoan izanda.
Ez dakit lar sinplea ete dan alkarri mokoka dabilzanak europazaleak eta errusiazaleak dirala esatea. Egia da Ukrania herri konplikatua dala eta, hainbatetan pasetan dan bezala, muga politikoak ez datoz bat muga kulturalekaz. Baina argi dago Ukraniako zati bat Europarantza dagoala begira, beste zati bat Errusiara begira dagoan bitartean.
Ez naz akordetan beste inon inor joan ete dan manifestari Europako bandereagaz. Eta gogoangarriena da banderea urdin izardune askatasun demokratikoen sinbolotzat hartu izan dabela manifestariek.
Deigarria da halango jazoerak izatea Europako mugetan gurean Europak eta beren balioek indarra galduten daben bitartean. Izan be, ez dira gutxi krisialdi ekonomikoaren errua Europari leporatu dautsenak. Egia da hainbatek Europari leporatu izan dautsela eurenak akatsen errua.
Niri, egia esanda, lagundu deust Ukraniakoak Europan daukaguna baloretan. Europako ereduak hamaikatxu akats eta arazo badaukaz be, hoba da gure modeloa kanpoko zenbait herritan nagusi dana baino. Gugaz batera egoteko irrikan inguruko herri asko. Eta hori halaxe bada, seguru nago eskaintzen doguna ez dala horren txarra izango.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!