Pausu txikia, pausu sorta baten barruan
2014-02-21 19:33Jakinmina egoan, danok zain eta egia esanda ez da horrenbesterako izan. Komando batek erabili izan dauen arma eta lehergaiak entregau ei ditu ETA erakundeak. Urratsa da, aurrerapausua, baina nekez esan leiteke hau amaitu egin danik.
Alde bakarreko pausuak dira. Su etena, armak entregatzearena. Eta bestaldekoak ez dira mobiduten. Zergaitik mobiduko ete da gerrea irabazi badau? Aspalditik nabil esaten ha gerrea galduta egoala aspalditik eta egunez egun ikusitakoak egiaztatzen dau goitik beherako akatsa izan zala burruka armatuaren bidea.
Ez dot erraz ahaztuko nire lankide batek esana orain urteak. Bera, Ezker abertzalearen ingurukoa, oso serio imini zan gerrea galduta egoala esan neutsanean. Are gehiago, amnistiarik ez zala egongo esan nebanean hasarretu egin zan. Preso politikoek esan dabe behin eta barriro danak alkarregaz atarako dirala eta halaxe izango da. Durangoko adierazpeneak argi lagaten dau urteotan saldu diran leloak eslogan hutsak zirala.
Hamaika biderrez irakurri dogu: Amnistia ez da negozietan, Pakea autodeterminazinoaren truke, Pakea presoen truke eta hainbat lelo. Azkenean hor dago emoitzea: Pakea musu truk. Eta kitto.
Behin betiko su etena emon, presoek kolektibo lez jokatu barik banan banan ibili beharko dira, armak entregetan hasi eta etorriko diranak. Honeek gerrea galdu izanaren ondorioak. Argelen eta Loiolan edukin politikoak eztabaidatu zituen. Madrileko T4an lehergailuarena izan zan euren azken akats estrategikoa. Zerrendea luze-luzea da. Dana lortuteko gauza zirala uste eben eta etxera joango dira, banan banan eta ezelango garaipen politikorik lortu barik. Eta euren balantze bakarra eragindako eta jasandako sufrimendua besterik ez da izango.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!