Nafarroan naturala dana

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2014-02-18 17:57

Nafarroan pasetan dana ez da bape harrigarria. UPNk eta Barcinak urteetan gura dabena egin izan dabela eroak be badaki. ETA, Bildu, euskaldunak edo bilbotarrak, bere burua babestuteko erabilten daben ezkutua, oso argudio zahar eta ezaguna da.

Zeozeren alde baino zeozeren kontra sortutako alderdia da UPN. Navarrismoa euskaldungoaren kontrako tresnea da aspalditik. Euskerea gorroto dau, euskal kultureagaz zerikusia daukan guztiak hotzikarea emoten dautse. Ez dot ahaztuten Olentzerogaz urtero urtero dagozan gorabeherak. Eta hoba ikastolen egoerea hona ekarten ez badogu

Baina benetan penagarriena dana sozialisten jokabidea da. Neurri haundi baten, sozialistei esker dagoz gobernetan navarristak. Sozialistek UPN Gobernutik kanpo lagateko posibilidadea izan ebenean atzera egin eben Madrilek aginduta. Egunotan Roberto Jimenezek agertu dauen irudia pobre baino pobreagoa izan da.

Eta, egia esanda, bai Catalunyan zein Nafarroan jazotakoa ikusita, barregarria da sozialistek abertzaletasunari buruz berbetan ikustea. Abertzaletasuna, jakina, nazino txikien abertzaletasuna, erridikulua eta arbuiagarria da. Nazino haundiena, Estatuena, hain zuzen, erridikulua egitera eroaten dituana, ez da abertzaletasuna, jakina, unionismoa “naturala” dalako. Zenbait egoeratan erridikulua egitea naturala dalako.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu