Eskuindarrak, ultraeskuindarrak, ultraultraeskuindarrak...

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2014-02-05 18:47

Gaizto-gaiztoa nazala esango deuste, baina irrifartsu nabil ikusten eskuin espainarraren munduan dagoan saltsea. Are irrifartsuago CSIren azken inkestea ikusi eta gero. Badakigu, jakin, CISen daturik interesgarrienak ez dirala kaleratuten, baina nik esango neuke mobimentu interesgarriak dagozala eta izango dirala Europar Parlamentuko hauteskundeak izan arte.

Irrifartsu esaten dot Espainiako Alderdi Popularra ereindakoaren ondorioa hartzen dabilelako. Urteetan ta urteetan gorrotoa eta itsukeria zabaldu izan dau. Errealidade faltsua saldu izan dau. Besteak beste, euren proposamenak demokraziak eta justiziak babestu ei ebezan eta beste era bateko proposamenak terrorismoari men egitea besterik ez ziran.

Gustau ala ez gustau, errealidadea nagusitu egin da. ETA erakundeak bertan behera laga dau burruka armatua. Honez ganera, Europatik ebatzi dabe popularrek eroandako politikea ez datorrela bat giza eskubideekaz. Eta urteetako diskurtsoak zentzua galdu dau goitik behera.

Halanda be, badagoz atzerantz begira jarraitzen dabenak. Ganera, euren jarrerak justifiketako ez dira falta teori frikiak asmatuten dabilzanak. Ez dabe ondino esaten Alderdi Popularra ETAren tresna danik, baina hori esateko gitxi falta jake Madrileko zenbait eretxiemoileri.

Ez naz larregi harrituko Rosa Diezen UpyDk popularren botuak eskuratuten baditu, CISen inkestak dinon modura. Bere garaian sozialisten idazkari nagusia izan gura ebana popularren eskuinaldean dago konpleju barik. Ganera, El Mundo egunkariaren babesa izan dau azken hilabeteotan. Ez daigun hori datua bistatik galdu Pedro J. Ramirez, egunkariko zuzendariagaz jazotakoa espliketako orduan. Botu mueta bera eskuratu guran Vox alderdi (oso) kontserbadorea sortu da. Hau gogoan izanda eta atzerapausurik ez emotearren Maite Pagazaurtundua UpyDren bigarrena Europako zerrendatan izango dala jakinarazo dabe gaur bertan.

Ikusiko dogu norainoko kolpea hartungo dauen Raxoyk. Baina hori bai, Raxoyren alternatibea Rosa Diez eta Patxi Lopez izan leitekezala ikusteak sena galduteko modukoa da.  A zelako panoramea!!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu