Ze arraio joango ete da Europako Parlamentura?

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2014-01-26 19:09

Sarritan esan izan da jente askok ez dituala serio hartuten Europako Parlamenturako hauteskundeak. Parte-hartze portzentajea baxua izaten da eta esperimentuak egiteko erabilten dau batek baino gehiagok. Adibide lez, gogoratu daigun Ruiz Mateos enpresagizonaren alderdiak jesarleku bi lortu zituala orain urteak.

Hiru hilabete inguru falta dira hauteskundeak izateko. Inkestek dinoe Estadu mailako alderdi txikiek, hau da IUk eta UPyDk emoitza politak eskuratuko dabezala. Popularrek eta, batez be, sozialistek emoitza apalak lortuko ei dabez. Aznarreri galdetu eutsien orain urteak ia inor baegoan Alderdi Popularraren eskumaldean. Berak ezetz erantzun eban orduan. Jaio barri dan alderdia, Vox, hortxe dago kokatuta, PP eta hormaren artean. Bere programa politikoa kontserbadorea da, zalantza barik, ETAk eragindako indarkeriaren ikono izandakoak arpegi ezaguna imini deutse. Zenbait komunikabidek, TDT Party delakoak, haizea emongo deutse Europako Parlamentuko hauteskundeei begira. Egia esanda, ez naz harrituko hauteskunde gau haretan ikusten badogu friki piloa Europako Parlamenturako aukeratuta. Batzuek eskuak buruan ikusiko dabez. Beste batzuek barre egingo dabe. Eta beste batzuek pentsauko dabe Iturgaiz aukeratua izan eta gero, hautagai harrigarriagorik ez dogula ikusiko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu