Amesetan ostera be?

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2014-01-21 17:17   Euskaldunak munduan

Harrituta ikusi neban atzo Athleticek Valladoliden kontra egindako partidua. Lau gol sartu zituan baina ez zan inor harrituko lau izan barik zortzi sartu izan balebez.

Akordetan naz denporaldiaren hasikeran ez nebala begi onez ikusten Marcelo Bilesaren ordez Txingurri Valverde ekartea Lezamara. Baina argi daukat aukerarik onena izan zala eta Josu Urrutiak asmau izan ebala. Valverdek talde indartsua, fisikoa, psikologikoki indartsua eta nekaezina osotu dau. Kostata, hainbat aproba egin behar izan ditu eta, baina oraingo Athletic zelaian ikustea gozagarria da.

Hori esanda, ez dot ahaztuten aurreko denporaldietan egindako lanak eragina daukala orain lortutakoagaz. Bielsak beti gura eban taldea erasoan ikusi. Athletic askoz gusturago egoan/dago erasoan defentsan baino. Baloia behar dau, iniziatibea gura dau eta etenbarik dabil aurkariari baloia kendu guran.

Igazko denporaldia oso txarra izan zan. Baina aldaketea espliketako ez neukez baztertuko kirolagaz zerikusirik ez dekiezan faktoreak. Argi dago, nire ustetan, igazko giroa aldageletan ez zala, hain zuzen, munduko onena. Giroa pozoinduten eben batzuk joan eta gero errazagoa da, zalantza barik, errendimendu hobea ataratea ezein arlotan, futbolean barne.

Atletico Madrid zain dago Calderonen. Partidu gatxa, oso gatxa dekie aurrean lehoiak. Ez daigun aiztu Bucaresteko finalak psikoligikoki ukituta laga ebala taldea. Oingo eguenean emoitza ona atara ezkero, zalegoa amesetan hasiko da ostera be.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu