Serio serio

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2013-12-17 17:31

Catalunyan serio serio dabilzala frogatu dabe. Galdera bi aurkeztu dabez herriari aurkezteko. Ia Catalunya estatua izan behar dan erantzun behar dabe lehenengoan. Ia Estadu independientea izan behar dan bigarrenean.

Unionismoa sano urduri dago. Kalte handia izango ei dau Catalunyak independentziarako bidea hartu ezkero, edo hori esaten dabe behin eta barriro. Ez dabe esaten, ostera, zenbat galduko ete dauan Espainiak Catalunyako dirua jaso barik. Ez da gauerdiko ahuntzaren eztula zonalderik aberatsena Espainiatik alde egitea. Gogoratu daigun egin diran azterketen arabera Catalunyako Barne Produktu Gordinaren %10a doala Espainiara ez bueltetako.

Denporeak esango dau galdeketa egingo dan ala ez. Aditu gehienak ezetz dabilz esaten. Nik ez neuke apusturik egingo. Edozelan be, ez jat ondino buruan sartuten zelango ezbardintasuna dagoan Espainia eta Britaina Handiaren artean. Bigarrenak Eskoziako galdeketea onartu eta haren baldintzak negoziau egiten ditu. Lehenengoak, ostera, Aznarren espiritupean jarraitzen dau biziten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu