Zertako erabili Google maps?
2013-11-25 01:26 BidaideGaur frogatu dot Google mapsegaz bidaia egitea sufrikarioa izan leitekela. Hiru bider hartu dot okerreko bidea, norabideak ezin txartoago egoazan adierazota eta bai distantzia zein denporeak ez etozen bat errealidadeagaz.
Baina Xabierren urtebetetzearen oparia egoan jokoan. Galdameseko Kotxe Museora joan izan gara. Kostata vaina iritsi gara. Berandu bada be, iritsi gara. Eta ikuskizuna harrigarria da. Museoaren kotxeak sano politak ziran. Rolls Royce, Bentley, Jaguar, Ferrari, Lanborghini,... Loizaga dorretxea beikusgarria zan. Eta inportanteena dana: Xabierren arpegia ikusita bidean pasautako haserraldia joan egin jat. Baina hurrengo batean argi dekot zer egingo doten: bidea ezagutzean dauan persona bateri pregunteu edota artez artez paperezko mapa eskuratu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!