Susmo onik ez

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2013-11-11 14:53

Egia onartu behar dot: ez dakit ondino nondik nora doan Fagor kooperatibearen sugetzarra. Edo. hobeto esanda, ez jat bape gustetan ikusten dana. Inor gitxi atara da esplikazinoak emoten eta are gitxiago erantzukizunak hartuten.

Argi dago elektrotresnen merkatua maldan behera doala. Egia da be bai atzerrian inbersino potenteak egin dirala eta etekina atara barik porrota subertau dala. Egia da esan zala Fagorreko zati batzuk salbau eitekezala eta orain badirudi dana doala pikutara. Badirudi bideragarritasun plana hor nonbaiten dagoala baina ez dagoala berau burutzeko ezelango asmorik. Ez dot ulertan ze arraio dabilzan instituzinoekaz batu guran ala batuteko borondate barik. Ez dot adituten zergaitik ez dan ontzat hartu Edesa salbetako Bizkaiko Foru Aldundiak iragarri eban abala. Gero eta komentzituago nago: Fagor zarratzeko erabagia hasikeratik egoan hartuta. Gainontzekoa antzerki hutsa besterik ez da izan. Gustu txarreko antzerkia, hain zuzen be. Orain gitxi esaten nebana ostera be errepetiduten dot: nor da guzti honen erantzulea?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu