Eta erantzukizuna?
2013-10-29 16:05Esanda dago: Fagor Elektrotresnak kooperatibeak kudeaketa arazo larria eukan eta arinago ahalegindu behar zan ha arazoa konponduten. Ez dau inok esaten nok daukan horren errua, baina argi daukat norbaitek ez dauala ondo egin bere lana. Nor hasiko ete da izenak emoten?
Lan txar horren ondorioak begibistan dagoz: Fagor pikutara badoa auskalo zer pasauko dan Euskadiko Kutxagaz, Lagunarogaz, kooperatiben mugimendu osoagaz. Auskalo zer pasauko dan Fagorren inguruan mugitu izan dan guztiagaz. Edo ez ditu inok pagauko euren fakturak?
Eusko Jaurlaritzeak behin eta barriro eskatu izan dau Fagor bizirik mantenduteko plana. Ez dau emoten soluzino erraza dagoanik. Zulo haundi batean dago sartuta Fagor. Jaurlaritzeak ez dauka dirurik. Kooperatibek ez dabe diru gehiagorik alperrik galdu gura. Ez ete da hau izango tensino iturririk nagusiena, hau da, dirua nork eta zenbat imini behar dauan?
Eta inoz konponbideren bat topetan bada jakingo ete dogu norena izan dan guzti honenĀ erantzukizuna?
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!