Zer ete naz?
2013-10-07 17:58 Euskaldunak munduanIsabel San Sebastianen esanetan, ETAkoa naz euskeraz sarri eta gustura egiten dotelako. Besteren batek pentsauko dau espainola nazala euskerea ezin dala inponidu pentsetan dodalako.
Catalunyako jazoera politikoak gustura ikusten dotaz. Ondorioz, ETAkoa. Euren modure antzeko bideren bat hartun beharko geunkela uste dot. ETAkoa eta amorrauta, seguru. Baina Hegoaldeko lau lurraldeak prozesu berean sartutea burubakokeria izango litzake. Eta Iparraldeagaz, pentsauezina. Beraz, espainola.
Herriraren kontrako operazinoa burubako probokazinoa dala pentsetan dot. Beraz, ETAkoa naz. Bestalde, Herriraren laguntzinoa jasotzen daben presoak ez dira niretzako ezelango erreferente politikoa edota etikoa. Beraz, espainola naz goitik behera.
Euskal ekonomia suspertu behar dala eta langabeziari aurre egitea euskal instituzinoen eginbehar nagusia dala uste dot. Beraz, espainola naz. Ekonomian be euskaldunok gure bide propioa Espainiako eredutik bereiztuta hartuteak onura emongo deuskula pentsetan dot. Ondorioz, ETAkoa naz.
Zer naz? Zer ez naz?
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!