Atzo Forondan
2013-09-30 19:03 BarriketanGaurko egunkarietan Alderdi Egunaren ganeko irudi politak agertzen dira, ikurriñak, pertsona irrifartsuak, familiak, jaia... Urtero pasau izan ditut momentu goxoak ospakizun honetan. Aurten, halanda be, beste irudi bat geratu jatan begietan itsatsita.
Eguerdian Xabier laga izan neban Gaztetxoen Txiki txokoan. Hor topau izan ebazan bere bihotzeko ikastolako lagunak eta olgetan joan ziran gora eta behera. Bakarrik eta lasai asko postuen artean sartu nintzan gaztaia, pastela eta ogia erosteko asmotan.
Bapatean ertzainak ikusi nebazan. Andra bat egoan lekura zuzendu ziran. Andrea edadekoa zan, dardarka eta oso urduri egoan. Ibilteko zailtasunak eukazan. Pertsona bat hurreratu jakon medikua zala esanez. Andrea aulki batean jezarri eben. Ni neu be hurreratu nintzan. Andra horreri karterea ostu izan eutsen. Bertan dirua, dokumentazinoa eta markapasosa (markapasosa!!) eukan.
Eta burura etorri jatazan urte ta urteetan Alderdi egunera urtero urtero doazan edadeko pertsonak, halango eraso baten aurrean ezelango defentsarik ez daukien aitite-amamak. Horreetako asko oso gitxitan ataraten dira etxetik. Edadeko honeentzako, sarritan, mundua lar konplikatua edota lar gogorra da. Lasai asko joaten dira pertsona asko Forondara hor gutarrakĀ dagozalako. Andreak ez eukan ondoan ez familikorik ez lagunik. Bakarrik egoan eta egoera hori aprobetxetan arimabako batek soinean eukana ostu izan eutsan.
Benetan dinotsuet, begiak malkotan joan nintzan leku haretatik. Hortik aurrera ez neban girorik izan. Andra horren begirada galdua bihotzeraino heldu jatan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!