Izar bako Athletic hobera?

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2013-01-29 18:24 Sarritan esan izan dot giro onik ez izatea lakorik ez dagoala talde bat desegiteko. Familian, enpresan, koadrilan... Giroa ozpindu egiten danean pikutara joaten da kolektiboa. Ez dago zehatz jakiterik zer jazo dan Athleticen baina sudurrak esaten deust hartu-emonak petraldu egin dirala igazko balentriak egin ebezanen artean. Susmagarriak egon badagoz eta honeek taldetik kanpo geratu izan diranean urak euren bidera bueltau dirala emoten dau. Atletico Madrilen kontrako finalean hasi ziran zurigorriak maldan behera. Hilebete honeetan kirolagaz zerikusirik ez daukien hainbat albiste entzun izan dira, eta gehienak albiste txarrak izan dira: honeek diskusinoa izan, honek joan gura dau, ha badoa, hamen filtrazinoa, ha ez dago gustura... Igazko hamaikakoetan beti jokatzen eben batzuk taldetik kanpo dagoz ia. Besteren bat joan da. Baina Bielsa azeri zaharrak bere estiloagaz jarraitu gura dauela emoten dau. Talde lana eta estilo propioa izan behar dira Athleticen ezaugarriak. Denporeak esango dau zoroak asmetan dauen talde lana berrantolatuten edota izartxoak ete ziran taldearen bizkarrazurra.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu