Urte Barri On!!

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2012-12-31 17:15 Ez da amaitu gizakien mundua aurtongo urtea, nahiz eta maien aurrikuspenek halan iragarri. Ez da euroa pikutara joan, nahiz eta hainbat igarlek horixe adierazo izan. Grezia, Espainia eta Portugal eurogunean dagoz ondino. Ekonomia eta enpleguaren ikuspuntutik txarra baino txarragoa izan da 2012. urtea. Zelakoa izango ete da hemendik gitxira hasiko dan 2013a ekonomiari jagokonez? Ezin da jakin. Hasikera txarra izango ei da eta akabuko zatian igarriko ei dira berpizkunde ekonomikoaren lehenengo aztarnak. Ekonomia ez ei da berez suspertuko, pizgarriak beharko dira eta horreek pizgarriok erakunde publikoen aldetik etorri beharko dirala emoten dau. Bien bitartean Catalunyan ibilbide soberanistak sendoa dirudi... ala ez. Gurean abertzaleak nagusi baina Jaurlaritzeak babes parlamentario mugatua dauka. Egoera ekonomiko petrala gehi ahuldade politikoa,... probetxurik ez daukan formulea. Ezin da jakin 2013. urtea ona ala txarra izango dan, baina ez deusku aspertuta egoteko aukerarik emongo, seguru. Edozelan be, Urte Barri On!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu