Ez dauka zerikusirik
2012-11-30 18:28 Erakunde publikotik soldatea jasoten dogunok ez daukagu bestelakorik buruan: Gabonetako aparteko ordainsaria kobrauko ete dogu? Nahastauta dabil jente asko kontu hau dala eta. Hasteko, gogoan izan daigun hau ez dala, berez, apartekoa. Soldatea urtekoa izaten da eta 14 zatitan banatuta. Urteko aldi bietan zati bi jasoten doguz. Ez da ez saria, ez gehigarria. Baina soldatea izatea pribilejiotzat joten da kalean. Kontua da Madrileko gobernuak agindu ebala Gabonetako bigarren zati hori kendu behar euskula eta jardunean dagoan Eusko Jaurlaritzeak erabagi dau bere agintepean dagozan beharginei Gabonetako ordainsaria ordainduko deutsela. Eta gogora etorri jat orain urte parea Zapateroren gobernuak erabagi izan ebala behargin publikoen soldatak % 5 murriztu behar zirala. Eta txintik esan barik bete eben orduko Gobernuak esandakoa. Ah, jakina, orduko Madrileko gobernua sozialistea zan eta oraingoa popularra!! Ah, jakina, oraingo gobernu sozialistea jardunean dago eta EAJ helduko da aste pare batean. Eta jakina, eztabaidatu behar dan gaia langileen eskubideena da eta honek ez dauka politikeagaz zerikusirik, ez horixe!! Ez dagoz ez euren burua zuritu guran, ez horixe!! Ha kopeta!Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!