Touché!!

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2012-11-27 20:08   Euskaldunak munduan

Artur Mas erabat hil gura dau (politikoki, jakina) unionismoak. Daborduko larri zaurituta dago, nahiz eta Soberanismoa bizirik eta ondo egon Catalunyan. CiUk galdu dauena ERCk hartu dau. Oro har, Catalunyako Estadu barriaren alde dagozanak askoz gehiago dira espainolistak baino.

Gaur irakurten neban Catalunyako biztanle gehienek uste dabela Masek eta Pujolek dirua daukiela Suitzan. Nahiz eta Madrileko egunkari batek argitaratutakoa guzur borobila izan, lortu egin dabe Masen irudia zikindutea. Galtzailea eta ustela, hori bai marka!

Hori bai, sozialistek izan daben erabateko porrotaren ganean ezer gitxi esaten da. Halaxe idazten da Historia. PSCk 50 jesarleku eukazan orain hamar bat urte. Joan dan Domekan 20 eskuratu ebezan.

Gobernua osotuteko orduan asmau beharreko sudokua dauka aurrean Masek. ERC da bere bidaide posible bakarra. Honeek ez datoz bat bere politika ekonomikoagaz. Halaxe nekez lortu leiteke gobernetako akordioren bat. Eta beste aldera begiratu ezkero PP eta PSC ez dira lagunduteko prest egongo.

Ez daukat daturik han zer pasetan dan jakiteko baina ez litzake harritzekoa izango hemendik gitxira Masen ordez beste President bat izendatutea CiU koalizinoak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu