Galtzailerik handienak

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2012-11-02 01:35 Egia esanda, Elene txikiak egunik onena aukeratu eban jaioteko. Hauteskunde egunaren biharamonean etorri zan gurera, Legebiltzar barriagaz batera. Argi dago nor izan zan irabazlea eta argiago dago nortzuk izan ziran galtzaileak. Baina, halanda be, badagoz galera txikia izan ebenak eta sekulakoa jasan ebenak. Nire ustez, galtzailerik handienak sozialistak izan ziran, are gehiago Galiziako emoitzak kontutan hartuta. Etorkizun politiko iluna dauka Rubalcabak eta pentsagatxa da Patxi López bere aulkian jesarriko danik. Neurri honetako zaplaztekoa hartu eta gero nekez izan daiteke Patxi López PSOEk behar dauen salbatzailea. Alderdia salbauko dauen personea da-eta sozialistek hemendik gitxira eskatuko dabena. Itxura guztien arabera sozialistek Katalunian hartuko daben kolpea be haundia izango da, eta orain arte ahopeka badabilz be, ez litzateke harritzekoa izango oraingo zuzendaritzearen kontra sumatzen dana handi baino handiagoa izatea. Denpora istilutsuak pasauko dabezala emoten dau. Honek esan gura dau Alderdi Popularrak gura dauena egiteko bidea izango dauela aurrean oposizino politiko antolatua izan barik. Estadua berzentralizetako jokerea areagotu egingo ete da? Krisialdiaren urtenbidea neoliberalagoa izango ete da?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu