Txoritxoaren etxea zurrunbiloan

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2012-10-01 17:06 Denpora luzean egon naz EiTBren ganean idatzi barik. Eta tentazinoak izan ditut behin baino gehiagotan, baina uste neban ez zala komenidu txoritxoaren etxean jazoten zanaren ganean idaztea. Etorri behar zana etorri da berba egin ala ez eta alperrikakoa zan kexatzea. Sarritan esan izan dot ondo pentsau behar dala botoa emoteko orduan horrek ondorioak daukazalako. Eta hauteskunde egunaren biharamonean kejateak ez dau ezebe konponduten. Jazotakoaren arrazoia oso argia da: gobernu barria egoan Ajuria Enean. Gobernu honek baeukan beste alderdi politiko bategaz ituna sinatuta. Itun haretan argi eta garbi esaten zan zer gura eben egin EiTBgaz. Hor esaten zana bete egin da. Eta audientziatan ikusi izan dira ondorioak: ohiko ikusle/entzuleei arrotz egiten jaken EiTBtik etorrena eta gurago izan dabe originalak ikustea eta entzutea kopia txarrak baino. Urteotan EiTB gainontzeko irrati/telebisten alternatibea izan da. Hori izaten zan bere indarra, aldaketearen gobernua etorri zan arte. Honexegaitik ahuldu egin da azken urte honeetan euskal gizartearen aurrean. Hauteskundeak datoz ostera be. Eta hasi dira alderdi politikoak EiTBren ganean euren eretxia emoten. Azken urteotan jasandakoaren ondorioz ahulduta badago be, EiTBk jarraitzen dau garrantzitsua izaten. Ezker abertzaletik ulertarazo egin da Radio Euskadi eta ETB-2 zarratu egin gura dabezala edo, behintzat, honeek ez dirala euren gustokoak. Euskeraz dabilzan medio publikoak baino ez ei dabez gura. Hain zuzen be, jenteak gitxien ikusten/entzuten dabezanak. Euren medio pribatu nagusian gaztelania da nagusi. Errealidadea oso argia da: euskerearen normalizazinorako asko falta da egiteko ondino. Alor honetan be, zoritxarrez, ez gara katalanak. Beraz zergaitik EiTB mugatu? Zergaitik gehiago ahuldu? Nori egingo deutso mesede jokabide honek? PPk eta UpyDk, euren aldetik, Radio Euskadi eta ETB-2 zarratu behar dirala argi eta garbi esan dabe. Atxakia krisialdi ekonomikoa, jakina, baina sudurrak esaten deust euren benetako asmoa euskal komunikabide publikoak ahalik eta gehien ahuldutea dala. Eurek badaukiez euren mezua zabalduko daben komunikabide indartsurik. Eta erderaz, jakina. Portzierto, inok esango ete dautse bi dirala euskeraz emitiduten diran telebista kate publikoak? Argi dago krisialdi ekonomikotik atara ahal izateko danok egin beharko doguzala ahalegin serioak. Edozelan be, errepetiduten dan argudio nagusia guzur borobila dala azpimarratu behar da behin eta barriro. Administrazinoen gastuak ez dau eragin bizi dogun krisialdi ekonomikoa. Ez gara zulotik atarako gastu publikoaren murrizketearen bidetik. Eta are gehiago, ez daiela aprobetxau, krisialdia atxakia hartuta, euren gustoko inoiz izan ez diranak zulora bialduteko. Txarto pentsetako modukoa da muturretan dagozanak bat etortea helburu beragaz. Botoa emoteko orduan be gogoan izan beharrekoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu