Badator erreskatea, badatoz hauteskundeak
2012-09-10 01:17 Musikea Espainiak ez dauka bere zorrak pagetako behar beste dirurik. Guztira 900.000 miloe euro ei dira. Ahaleginduko da Raxoy jauna itxurak egiten, baina argi dago Europak emon beharko dautsazala behar dituan diruak eta horren truke baldintza serioak inposatuko dautsazala (dauskuezala). Esana daukat Espainiako eredu ekonomikoak porrot egin dauala. Eraikuntzan oinarritutako ekonomiak ez dau funtzionetan. Urteetan eraiki ziran etxeak neurri haundi batean atzerriko diruagaz egin ziran. Honeek diruok emon ebezanek atzerabueltan eskatuten dabilz euren euroak. Pagau beharko da bai ala bai. Saldu ez diran milaka pisuk ez dabe etekinik emoten. Eta eragile pribatuok pagetako posibilitaterik ez daukienez, eragile publikoentzat geratu da zorra. Eta panoramea horren goibela danean hauteskundeak datoz. Galizan eta Euskal Autonomi Erkidegoan hauteskundeak izango dira sei aste barru. Inoiz baino errazagoa da eredu ekonomiko espainiarra kritikatzea. Bai PPk zein PSOEk hartu izan dabe parte eredu hori eraikitzen. Euren ereduak ezertako balio ez dauala itsuak be ikusten dau. Bada sasoia bestelako ereduak planteatzeko. Espainako ekonomiagaz zerikusirik ez daukan eredua.Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!