Hastera doa...

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2012-07-30 16:52

Aste honetan hasten da denporaldia Athleticentzako. Inor gitxi ezagutzen dauen Kroaziako taldea, NK Slaven Koprivnica izango da aurtongo lehenengo arerio ofiziala. Igaz ez zan fundamentuz amaitu denporaldia eta hori dala eta Europa Leaguen sartzeko kanporaketea jokatu beharko dabe zurigorriek.

Igazko denporaldia lar luzea izan da eta ez dau emoten igaz horren ondo ibili izan ziranok sasoian dagozanik. Jokalari batzuek leher eginda akabo eben denporaldia. Gehienok oporraldi luzea merezidu eben, baina ez dira gitxi oporraldi laburra izan dabenak. Espainiako selekzinora joan izan diranak hor dabilz deskantsua hartu ezinda eta Joku Olinpikoetara joan diranak presaka eta korrika ahalegindu dira sasoian egoten.

Honeri gehituten bajako orain asteak Bielsagaz izan dan saltsea itxaropena nahiko motelduta dago zaletuen artean.

Baten batek erantzungo deust hori taldean dagoan kalidadearen islea dala, baina epe luzera begira taldearen kalterako izan leitekez selekzinoen dealdiak. Igazko denporaldia lar luzea bazan, aurtongoa be luzea izan leiteke. Eta espero daigun denporaldian sortuko diran arazoak kirol arlokoak baino ez izatea. Honez ganera, bulegoetan ekaitza balego arazoa lar serioa izango litxake eta.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu