Zuloan
2012-07-19 19:18 BertsolaritzeaZulo ekonomikoan gagoz, zalantza barik. Ganera, ez dago jakiterik noz eta zelan atarako garan. Erreformea – murrizketea (gauza bera adierazoteko moeta bi) berbak modan dagozala esan leiteke. Eta jentea etsituta dago, bildurtuta.
Adreiluaren burbuilak lehertu egin dau. Espainiako krisialdiaren arrazoirik handiena bere baitan dago. Ez daigun ahaztu Espainiaren zorra pribatua dala neurri handi batean. Adreiluaren burbuilaren matazan banku eta kutxak geratu ziran harrapauta. Eraikuntzatik bizi diran enpresa piloa be bai. Eta ondorioak botere publikotara ailegau dira.
Egunotan entzun dogu noraino ailegauko diran hurrengo murrizketak. Osasun eta Hezkuntza zerbitzuak, lanbakoak, pentsinodunak, langile publikoak, laguntzinoa behar daben ezinduak… Horreek izango dira kaltetuak. Eta ez dau emoten hau azken erreformea danik. Ikusi behar da zeintzuk diran dirua emongo dabenen aldetik etorriko diran hurrengo aginduak.
Espainia interbenituta dago daborduko. Bere subirotasuna desagertu da. Orain urteak esaten zan ekonomikoki menpeko danak ez daukala subirotasunik. Espainia menpeko da bere eredu ekonomikoak porrot egin dauelako eta ez daukalako biziteko behar beste dirurik.
Euskadi ez dago Espainia bezain txarto, baina horrek ez dau esan gura ondo gagozanik. Hauteskunde autonomikoen atarian gagoz, eta itxura guztien arabera alderdi abertzaleak nagusi izango dira Legebiltzar barrian. Espainian planteau eta aplikautako formulak ezarri beharko ditue ala politika propioak apliketako modua izango ete dabe? Espainia daborduko subiranoa ez bada Euskadik subiranoa izateko modurik izango ete dau?Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!