Konfidantzea pikutara

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2012-07-11 19:15   Musikea Harri eta zur ikusi dot egunotan Athleticen barruan izan dan polemika publikoa. Larria eta ulertezina da jazotakoa. Bielsa entrenatzaile desbardina dala eroak be badaki. Ez da bape mediatikoa, ez da jatorra, ez da ahoberoa, ez da diruzalea, erlijiosoa da oso... Kotxe apalagaz ibili izan da denporaldi osoan eta komentuak eta eleizak ei ditu gustoko. Athleticek pagautako lehenengo txekeak kobrau barik egon ei ziran denpora luzean entrenatzaileak ez eukalako kobretako ezelango gogorik. Berea lana eta lana ei da. Baina zeozergaitik deituten deutse Eroa. Arrakastea ondo egindako lanaren ondorioa dala sinistuta dago argentinarra. Eta antza, berak eskatuta, oporraldian zehar lanak egin behar ziran Lezamako instalazinoetan lana hobeto egin ahal izateko. Obren egilea handia eta Athleticegaz zerikusia daukan enpresa batek egin behar eban. Oporretatik bueltan Marcelo Bielsa sutan imini zan obrak egin barik eta ez egozalako behar dan moduan eginda. Bielsak Basati baten moduan jokatu eban obretako arduradunagaz. Obrak iruzurra izan ei dira entrenatzailearen eretxiz eta Athleticeko zuzendaritzeak ez eban ardurarik hartu egindako edo ez egindako lanen ganean. Oso berba gogorrak. Lar gogorrak. Zuzendaritzearen aldetik erantzuna ez zan apala izan. Lanak behar dan modura ei dagoz eginda eta behargin batek egindako eretxiagaz ez datoz bat. Deskalifikazinoaren aurrean deskalifikazino gehiago. Ezein erakundetan ierarkiak errespetau behar dira. Jokalariek entrenatzailea errespetau behar dabe eta entrenatzaileak zuzendaritzea. Baina goian dagoanak ezin dau jentaurrean beheko aldean dagoanaren beharra eta eretxiak zapaldu. Inok ez daki zehatz zer eskatu eutsan Bielsak Athletici. Eta halan ezin da jakin lanak behar dan moduan egin ziran ala ez. Hamaikatxu kontu dagoz argitu barik afera honetan. Baina argi dagoana da osogairik delikatuena ezabatu dala: konfidantzea. Zoritxarrez, honek ondorioak izango ditu, seguru.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu