Ekonomia eta futbola, alkarri bizkar emonda

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2012-06-29 18:29 Ez da guretzako albiste txarra Europako gailurretik jatorkuna. Espainiako bankuek daukien zorra pagetako dirua Europatik joango jake eta dirua ez da Estadutik pasauko. Orain gitxi esaten neban bankuen zorraren bermea Estaduko herritarrak izatea arriskutsua zala oso. Argi baino argiago dago zenbait bankuk ez daukiela behar beste dirurik euren zorrak pagetako. Batzuk oso egoera larrian dagoz. Bada sasoia izenak emoten hasteko: Novacaixagalicia, Bankia, Caixacalatunya eta Balentziako bankoa. Eta argi dago Espainian be ez dagoala behar beste diru bankuen zorra pagetako. Auskalo honeek Europako erakundeen esku geratuko ete diran, artez artez zarratu egingo dabezan edo birsuspertu egingo ete diran, baina behintzat euren zorrak, edo horreen zati bat, pagau egingo da. Orain Europa da bermea eta ez Espainia. Hori bai, horren truke “erreforma” gehiago etorriko dira: argindarraren prezioaren igoerea pausu bat besterik ez da izango. Mario Monti italiarrak esaten eban Astelehen baltza ez dala izango datorren astean. Paradoxa galanta da, hain zuzen, atzo ekonomikoki salbatuak izan ziran honeek Eurokopako finalistak izatea. Bietako batek izango dau Astelehen distiratsua, seguru. Lehengo egunean (nor eta ni, arraio!!) Pepe eta Cristiano Ronaldo animetan egon nintzan. Alperrik baina. Domekan Ballotelli, Buffon eta Pirlo animau beharko ete dodaz?

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu