Bigarren mailara

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2012-06-27 18:09 Ez dira etorriko baltzez jantzitako gizonak, baina Madrileko gobernua euren guraria beteten dabil ezelango arazo barik. BEZ laster igongo da, botika asko eskuratzeko pagau beharko da, “banku ustela” sortuko dabe. Eta ikusiko dogu hemendik gitxira langile publikoakaz zer pasetan dan. Bildurra sartu dabe personen gorputz eta ariman. Ez da harritzekoa Estaduko Barne Produkto Gordina gero eta motelagoa izatea. Dirurik ez daukanak ezin dau gastau eta daukana ez da ausartuten etorkizunean etorri leitekenak eraginda. Ezin da ukatu zein dan Espainiako ekonomiaren arazoa: zor pribatua, batez be, banku eta aurrezki kutxena. Kudeaketa eskaxa, adreiluaren burbuila, alternatiba faltea, iruzurra zenbait kasutan... arazoak zeintzuk diran jakin badakigu. Baina eragile pribatuek erangindakoaren erantzuleak botere publikoak izango dira honeek diru barik geratu diralako. Baina ez larritu, gaur gauean Espainiak Portugal menperatzen badau dana pasauko da bigarren mailara, Espainiako ekonomia dagoan maila berera, hain zuzen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu