Eta etorten badira...

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2012-06-21 17:46 Akordetan naz euskal gatazkearen inguruan Julio Medemek egin eban pelikulan Bernardo Atxagak polito esaten ebala: 'ETArena akabetan danean euskaldunak lebitatzen ibiliko gara kaletik, gaur ganean daukagun pisua handi-handia dalako'. Sortu legelizau egin dau Auzitegi Konstituzinonalak, ETAko partaide batzuek onartu egiten dabez euren astakeriek ez eukiela lojikarik, zenbait botere publikoen aldetik onartuten da ez zala ETA izan indarkeria praktikau eban eragile bakarra. Pausu gogoangarriak, zalantza barik. Honeen ondoren etorriko dira gaur pentsauezinak iruditzen jakuzan beste batzuk, baina... Baina krisialdi ekonomikoak dana jaten dau. Gaur jakingo ei da zenbateko zuloa dan Espainiako bankuena. Laster jakingo ei da Estadua bera Europatik erreskatau behar daben ala ez. Adreiluaren sukarra estadu osoko ekonomia erahilteko zorian ei dago. Ez dira gitxi euren ondasunak Frantziara eroan dabezanak 'korralitoa'-ren bildurrak eraginda. Atzo bertan kontau eustan nire lagun batek bankuetako sekuridade kutxak alokatzea inoiz baino merkeagoa dala. Orain gitxi esaten neban euskaldunoi joateko sasoia heldu jakula eta irakurleren bat 'harritu' egin zan nire izen-argazkipean holango berbak irakurtean. Nire ideologia eta sentimenduak ez dira larregi aldatu azken urteotan, baina gaur egungoan ideologiak baino beharrak aginduten dau. Baten batek 'friki'-tzat jo dau Montserrat Nebreda Catalunyako PPren agintari ohia independentziaren alde atara danean. Catalunyari dirua eta arimea kendu guran ibili izan dira azken urteotan. 'Baltzez jantzitako gizonak' etorten badira, Euskaldunok antzekoa sufridu beharko dogula pentsetan dot. Edo uste dogu Espainian aplikauko diran errekorteak ez dirala gurera helduko? Ebrotik behera gure berezitasuna ez badabe kontuan hartuten ez dot uste nik Piriniotik gora be gogoan izango dabenik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu