Prestamoa, ez erregalua...
2012-06-11 22:01 BarriketanEuropako erreskatea hemen da. Oraingoz bankuak dira erreskatea jaso dabenak. 100.000 miloe eurorainoko erreskatea. Dirutza ikaragarria da hori. Eskerrak orain urte parea Espainiako bankuak Europako sendoenetakoak zirala!!
Kontuak kontu espekulazino piloa dagoz erreskate honek izango dituan ondorioen inguruan. Espainiako arazo ekonomiko guztiak konponduko ei ditu erreskateak, pisuen prezioa beherantza bultzatuko ei ditu, ekonomia suspertuarazo egingo ei dau...
Nik ez daukat horren argi. Badakit hau prestamoa dala eta prestamoa beti bueltau behar dala bere interesekaz batera. Honeek ez dira bere garaian Europatik musutruk etorri ziran diruak. Ha dirua jasoko daben bankuek dirua mobidu beharko dabe etekina atarateko. Eta onurakk prestamoa egin daben Europako instituzinoei emon beharko deutse atzerabueltan euren akzinodunei emon barik.
Baina hau ez da kontu bakarra: badago maldan behera dagoan Espanian etekina sortarazoteko gauza dan aktibidaderik? Eta seguru nago eragile pribatuek dirua bueltetan ez badabe botere publikoek pagau beharko dabezala fakturak. Eta botere publikoen atzean uritarrok gagoz. Egia da Iñigo Urkulluk esan daurna: hau ez da euromiloiaren saria.Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!