Joateko sasoia heldu da
2012-05-31 20:39 Jan edanak Arazoa ez da Bankia. Arazoa ez da Raxoi edo Zapatero. Arazoa Estadu bera da. Modelo batek porrot egin dau. Espainia zulora doa freno barik. Gero eta argiago dago ez dagoala behar beste dirurik Espainian zorra pagau ahal izateko. Ikusteko dago Espainia salbetako zer egingo dauan Europak eta horren truke zer eskatuko dauen. Ikusitakoaren arabera nire buruari preguntetan deutsat ze arraio egiten dogun euskaldunok zulora eroaten gaituan estadu horreri lotuta. Gure ekonomia ez dago horren jota, langabezia tasa bajuagoa da, zorra ez da horren handia,... Zergaitik ez gara joaten Espainiatik euren porrota gurea bihurtu baino arinago?Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!