Esperanza Aguirrek bildurra emoten deust
2012-05-24 19:42Argi dago Esperanza Aguirrek bere buruari on egin guran bota dituala ditxosozko adierazpenok.
Izenez liberal, bihotzez kontserbadore, Espainian dagoan sektorerik kasposoena ordezkatzen dau Espek. Gogoratu daigun denpora luzean Raxoiri aurre egiteko sasoian egon zala, hau lar biguna ei zalako. Orain, jakina, Espainiako ereserkia eta Monarkia defendidu ditu. Defendatzailerik sutsuenak, zelan ez, Madriletik manifestari ibiliko diran Falangekoak. Ez naz Madrilera joango. Ez daukat joateko ezelango gogorik. Ganera, Zamudioko jaiak hasten dira eta partidua bertako pantaila erraldoian ikusiko dot.
Ez deust bildurrik emoten Falangek, azken finean jente gitxi ordezkatzen dauelako. Baina Esperanza Aguirre jaun eta jaube da Madrilen. Eta bere moduan jente askok pentsetan dau Madrilen eta Espainian oro har.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!