Espainia markea

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2012-05-15 20:29   Musikea

Sarri etorri izan jat egunotan Ingalaterran orain urte piloa jazotakoa. Akordetan naz ni bizi nintzan etxeko jaubeak sarri preguntetan eustala euskal kultura eta egoereari buruz. Lantzean behin esaten eustan: Zuok euskaldunok pozik egongo zarie Estadu handi baten parte zarielako, horrek babestu egingo zaitue eta'.

Urteak pasata, ikusitakoaren arabera, ekonomikoki oso egoera larrian dago Espainia eta ez dot uste horrek euskaldunoi lagundu egiten deuskunik. Arrisku saria altua da oso, banka sistemea larri zaurituta dago, langabezia tasa gora eta gora etenbarik eta urtekerarik ez. Ez da harritzekoa Estadu mailan oso inportantea dan egunkari bateko argazkiak zuri-baltzean argitaratea Ekonomia sekzinoan, egoerea ez dagoala koloretako tinta alperrik gastetako moduan adierazoten.

Urteetan saldu eben popularrek alderdi sozialistea izan zala porrot egin ebana. Zapatero zan danaren erruduna, baina ikusitakoaren arabera gero eta argiago geratu da Espainiak berak egin dauela porrot. Adreiluaren ganean eregitako hazkunde ekonomikoa ez da serio eregi eta zorra ezin da neurri barik handitu. Espainiaren miraria kanpoko zorra eta Catalunyaren diruaren ganean eregi zan.

Hor dago porrot egin barri dauen Bankia. Bere oinarririk nagusiena Caja Madrid izan zan. Portzierto, popularrek izan ebezan saltsa handiak orain urteak Caja Madriden bertako burua nor izan behar zan erabagiteko orduan, Esperanza Aguirre alde batetik eta Mariano Rajoy bestaldetik. Eta gero esango dabe danaren errua sozialistena dala...

Kontuak kontu, Caja Madridek lehen eta Bankiak orain adreiluaren ganean eregi eben euren ustezko aberastasuna. Orain eskutartean daukiezan etxe eta terrenoek eurek esandakoa baino askoz gitxiago balio dabe eta saldu gura izan ezkero ez dabe eroslerik izango. Dirurik ez eta dirua lortuteko modu errazik ez. Horrek pikutara eroan dau Bankia.

Problemea ez da Bankiarena bakarrik. Lerro artean irakurrita, badirudi beste hiru edo lau megakutxa egoera berean dagozala. Noz joango diran pikutara ez daki inok gaur egun.

Eta hau ikusita, benetan pentsau leiteke Espainia markeak on egiten deuskula? A, jakina, La Roja-k izugarrizko arrakastea izango dau Eurokopan eta arazo guztiak ahaztu egingo dira...

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu