Bukarestera begira
2012-05-08 20:22 MusikeaHoneek bizkaitarrok burutik eginda dagoz pentsauko leuke Obelisek. Asko eta asko dira (gara) Athleticegaz txoratuta gagozanak. Milaka joan izan dira Bucarestera, horreetako asko partidua baino ez ikusteko. Bukarest ikusi? Zertako? Ni Athletic ikustera noa eta punto!
Idatzita daukat futbola dala gure gizarte honen opio barria. Egia da futbola eta kirola oro har erabili izan dala eta erabilten dala Boterearen mixeriak estaltzeko. Baina ez daukat horren argi gure kasuan. Besteekaz konparauta Bilboko lehoiena talde txikia da eta ez dauka hartu-emon lar onik botere haundiekaz. Jente askorentzako bere nortasun politikoa aldarrikatzeko tresna bihurtu da. Persona askorentzat Athletic euskalduntasunaren sinboloa da Espainiaren aurrean.
Bielsaren mutilek Europa Leagueko finala jokatuko dabe. Entrenatzaile argentinarrak bestelako airea emon deutso taldeari. Erresistentziarako taldea izatetik (beti bigarren mailara bajatu barik) ezein taldeari aurre egiteko moduko taldea izatera pasau da. Sekulako bizipoza emoten dautso jenteari horrek.
Eta ez daigun baztertu ikuspuntu ekonomikoa. Athleticen kirol arrakasta eragile ekonomiko bihurtu da. Jentea ez da kokilduten gastetako orduan zurigorriak tartean badagoz. Europan izandako arrakasteak be diru handia emongo deutso taldeari. Eta ez telebisten dirua bakarrik. Joan dan Zapatuan San Mameseko dendan japoniarrak ikusi nebazan bufandak erosten. Berbea emoten dot.
Ames egiten dau zalegoak. Europan txapelduna, Kopako txapelduna. Eta zergaitik ez Athletic datorren denporaldian Japonian Mundialitoa jokatzen? Baina ames egin baino lehen Simeoneren mutilen kontrako partiduan irabazle atara beharko dira. Lan bikaina orain artekoa. Amesak errealidade bihurtu leitekez. Eup!Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!