Ondo etorria Zamudioko eskola barria!!

Erabiltzailearen aurpegia Mundua Konpondu Guran 2012-04-30 22:03   Euskerea berbagai Jakina, gurean gehien salduten dan egunkariarentzako ez zan garrantzitsua Zamudioko eskola barriaren inaugurazinoa nahiz eta eurak Zamudion bertan egon. Eta notizi inportantea zala uste dot. Edo, behintzat, bitxia. Osasungitzan, hezkuntzan, kooperazinoan eta halango alorretan gero eta gitxiago gastetan da honeek garai latzak diralako. Hori bai, Erregearen familiarentzako ez dago horenbesteko “ajusterik”. Baina danok ez dogu bardin jokatzen. Non eta Zamudion erabagiten dabe eskolea Udalaren kontura egitea Jaurlaritzeak ez dauela egingo ikusita. Baten batek esaten eban ha bilbainadea ez zala sekulan egingo. Hara, martxan dago eskola barria Aste Santutik hona. Handia, argitsua eta koloretsua da eraikin barria. Joan dan Zapatuan zamudioztarrek izan eben eskolea ikusteko aukerea. Eta pozarren ikusi nebazan umeak, gazteak, gurasoak eta aitite-amamak gora eta behera. Honeek bere gelea gurasoei erakusteko. Harek gure dau ikusi jantokia, aretoa edota musika gelea... Ezein obratan ataraten diran detailetxuak falta ziran konponduteko, baina oro har lan ikusgarria egin da Zamudion. Etorkizuna eregiten eta Zamudioko herriarentzako gune barria zabalduten. Baina hori ez zan notizi inportantea Zamudion bertan inprimiduten dan egunkariarentzako. Gurago dabe ipuintxuak asmau eta lan egiten dabenon izenak zikindutea. Eta harrituten dira euren egunkaria gero eta gitxiago irakurten dalako!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu