Annus horribilis
2012-04-23 17:11Lilibeth lehengusinak erabili eban esaldi ha afamatua orain 20 urte inguru oso urte txarra pasau ebala adierazoteko. Akordetan naz garai haretan ni Ingalaterran egon izan nintzala ingelesa ikasi guran eta bertako fanzine batean bihurrikeri galanta irakurri nebala. Ha aldizkaria Londoneko australiarrentzako egiten zan. Idazletako batek bere alkartasuna agertuten eutsan Erresuma Batuko erreginari. Izan be, berak arazo bera eukan, alegia, eperdian hazkura galanta eta hori arintzeko edo osatzeko botikea topau ezinda ebilen.
Ez dakit Espainiako Erregearen Familiak jesarrita egoteko arazorik badaukan ala ez, baina zutunik ala jesarrita, ez dira lasai ibiliko. Urteetan zarratuta egoan botilea kolpe batean zabaldu da. Urteetan ezin zan Erregea eta bere familiaren kontra ezer txarrik esan. Gogoratu daigun urteotan bera “iraintzeagaitik†kazetarien eta idazleen kontra ezarri diran zigorrak. Akabuan, euren istorio eskandalugarriak benetakoak ziran. Bide ofizialetatik kontetan euskuezan istorio polit eta ederrak fikzinozko ipuinak baino ez ziran.
Errealidadea ipuina baino terrorezko historioa zan Borboiena: euren artean badagoz (ustez) diru ilunak eskuratu dabezanak, Legearen aurrean uritar guztiak ez dira bardinak infantak izan ezkero, ez dira arduratsuak euren seme-alabak hezitzeko orduan, ez dau inok kontroletan zer egiten daben edota dirua zertan gastetan daben, krisialdi ekonomikoaren aurrean ez dabe neurririk hartu, euren familia eredu zoragarria guzur hutsa da…
Orain parkamena eskatu dau Erregeak. Atrapau dabelako, jakina. Atrapau ez baeben bardin bardin jarraituko leuke. Lehengo moduan. Orain gitxi esaten eban Erregeak lanbakoen egoereak loa kenduten eutsala. Botswanara joan da, antza, loa berreskuratzeko, amorantea, lagun aberatsak eta guzti. Hau guztia gitxi bazan, aho beteka zabaldu da andra honen izena, urteetako amorantea izan ei dana. Urteetan ez dira gitxi izan monarkia gustoko ez dabenak, baina “juankarlistak†zirala esaten ebenak, nahiz eta Erregea bere garaian Franko diktadoreak inponidutakoa izan. Baina halango pentsamenduen aurrean errealidade gordina begibistara atara jaku. Ez da merkea herritarrontzat erregea mantenidutea, ez da eredugarria gizarte moderno batean dinastiari lehentasuna emotea pertsonen merituen aurretik. Orduan zertarako behar da Monarkia?Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!