Ez dago eskubiderik!!
2012-04-12 15:43 Begi betegarri Irakurri barri dot lekuko batek Iñigo Cabacasen heriotzari buruz adierazotakoa. Jota nago. Aresek Parlamentuan esandakoa be entzun dot. Suminduta nago. Bietako batek ez dau egi osoa esaten. Nori sinistu? Aresen eta Varelaren ipuinak sinisgatxak irudituten jataz. Argi dago Iñigo Cabacas hil egin dala, hil egin dabela. Itxura guztien arabera, neurriz kanpokoa izan zan egun haretan egindako interbenzinoa. Eta hori onartezina da, atxakirik ez dago. Aro barrian sartu gara eta danok daukagu gure burua berprogramatzeko beharra. Schalkeren kontrako partiduaren eguneko jazoerek iraganaren oihartzuna ekarri eustien. Ondorengo egunotan entzun diran adierazpen batzuk be gomazko pelotak bezain zaharkituak dira. Mustur batetik eta bestetik. Ez dakit ardurak politikoak edota polizialak ete diran. Ez dakit pelotak botateko sistemak behar bezela erabili ete ziran, ez dakit kaletik dabilzan batzuek euren burua neurtzen badakien ala ez, ez dakit goiko agintariren batek egurre kontsolau arte emoteko agindua emon ete eban. Nik gaur eta orain dakidan gauza bakarra da istiluekaz zerikusirik ez eukan pertsona bat hil egin ebela. Eta horrek ondorioak izan behar ditu. Jazotakoa ezin da beste barik estali eta ahaztu. Gizartearen zaintzan dabilzanok jakin behar dabe euren indar ahalmena neurtzen. Horreen ganetik dagozanek jakin behar dabe filtroak iminiten bakotxa bere lekuan eta behar dan moduan egon daiten. Hori halan ez bada, badagoz Ertzaintzan sobran dagozanak. Batzuk edota besteak. Ertzainak gure zerbitzuan dagozalako. Portzierto, miresgarria Iñigoren familiaren jokabidea, erabilpen politikoa ebitau guran. Orain arduradun politikoen sasoia da. Ikerketea eroan deiela “azken muturreraino†kosta ahala kosta.Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!