Atez atekoa, okerreko bidea
2012-03-31 21:52 Ez neban uste zabor bilketearena horrenbesteko zarata sortzeko gai izango zanik. Baina onartu behar dot nire ustetan Gipuzkoako zenbait herritan planteau danak ez daukala ez hankarik ez bururik. Akordetan naz ondino zelan orain urteak bajatuten ziran zabor poltsak kaleetara. Hatsa, kiratsa, animaliak, txarto zarratutako poltsak… Txarrikeria galanta, batez be uda partean. Kontenedoreak etorri ziran arte. Kontenedore bakarra izan zan hasikeran. Gero ikasi genduan beira, papera eta plastikoa bereiztuten. Birziklapenari balore handia emon izan jakon. Apurka apurka europarrak sentiduten hasi gintzazan. Pena zan lantzean behin “ezezagun batzuek†su emoten eutsiela kontenedore bateri izugarrizko kiratsa sortarazoz, baina oro har, kontenedoreen sistemea lehengoa baino askoz garbiagoa zan. Gipuzkoan nagusi izan dan indar politikoak beste era batera gura dau kudeatu zabor bilketea. Kontenedoreak kendu izan ditu kaletik (bihurriren batek esango dau kontenedoreen kontrako obsesinoa ez dala sekulan sendatuten, baina tira…) eta atez ateko sistemea iminiko da martxan. Ondorioz, bizilagun bakotxak kakotxo bat izango dau etxe aurrean eta bertan bere zaborra eskegi beharko dau. Kakotxoa berea baino ez da izango. Beraz, araudia betetuten ez badau agintariek jakin ahal izango dabe nor dan “gaizkileaâ€. Ganera, ezin izango da egunero zabor guztia etxetik atara. Egun ezbardinetan papera edota organikoa edota plastikoa atara beharko da. Erosotasunea galdu egiten dala iruditzen jat. Agintariek dinoe kontzientziazinoa indartu gura dabela birziklapena askoz altuagoa izan daiten. Berba politak, zalantza barik, baina ez dakit ahalegin horrek arrakasta handirik izango ete dauen. Alde batetik erraztasunak imini barik, zailtasunak iminten dirala uste dot. Askoz erosoagoa da kontenedoreetara eroatea zaborra etxean gordeta izan barik. Era berean, ez dot uste nik kakotxak kaleetan izatea lar sistema garbia danik, batez be uda partean. Halan, jakin gurako neuke zer egingo dauen jente askok zaborrak etxean traba egiten dautsenean. Ez dira gitxi “zabor turismoa†aitatu dabenak, hau da, bizilagun askok atez ateko sistemea indarrean daukan herri batetik eroaten ei dabe zaborra ondoko herriko kontenedoreetara. Ez dakit hori egia ete dan, baina ez dot ahaztuten zelan egon diran zabortegi piloa gure inguruko mendietan, batez be Garbiguneak sortu ziran arte. Zaborra, traba egiten deuskunean ganetik kendu gura izaten dogu. Lepoa jokatuko neuke batek baino gehiagok etxean traba egiten deutsan zaborra nonora bialduko dauela etxean gordeta izan barik. Denporeak esango dau Gipuzkoako uritarrek sistema hori onartuten daben ala ez. Halanda be, ez ete da izango amu polita zabor bilketearena Donostian eta Lizartzan eskegita jarraituten daben piperpotoen ganean berba egin ez daigun? Ez dakit ba…Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!