Zergaitik? Zertarako?
2012-03-30 18:33 Musikea Greba egin neban atzo. Komentzimendu barik, benetan. Arrazoi piloa ikusten nebazan grebea egiteko, baina eraginkortasun gitxi ikusten neban greban. Zertarako greba egin lan merkatuaren erreformeak atzerabueltarik ez daukanean? Raxoyk gehiengo osoa dauka Madrileko Kongresuan eta legitimidade politikoa dauka bere programa politikoa indarrean jarteko. Horrezaz ganera, Merkozy, Europan aginduten ei dauen bikoteak, erabateko bedeinkazinoa emon deutso erreformeari. Soldata batetik bizi garenok egonkortasuna galduko dogu lege aldaketearen ondorioz. Esango deuskue orain arteko legediagaz miloeka langabetu sortu dirala Estadu osoan, eta egia da hori. Halanda be, ez daukie zerikusirik Euskadiko langabezi tasa edota Andaluziakoa. Komunitate bietan legedi bera dago indarrean. Zergaitik daukie guk baino askoz lanbako gehiago? Seguruenik lan merkatua arautzen dauen legedia ez dalako langabezia espliketan dauen faktore bakarra. Gurean industriak indar handia dauka, atzerrira esportetan ahalegin handiak dabilz egiten. Gobernu jeltzeleek lan handia egin eben Euskadiko ekonomia internazinonalizetan. Egunotan etorri jat burura orain urteak Egibarrek adierazotakoa, hau da, hoba zala merkatuak Espainiatik kanpo topatea Espainian salduten ahalegindutea baino, Espainian etorkizun ekonomikorik ez egoalako. Madrileko Gobernuak adierazo dau epe laburrean langabezia gora joango dala, baina epe luzean erreformearen onurak igerriko dirala. Baleiteke,... ala ez. Seguru nago epe luzean,... danok lurpean egongo garela. Hori bai, atzoko protesta guztiak alperrekoak izango dirala uste dot. Orduan zertarako greba egin? Kontra gagozala adierazoteko? Grebea presinoa egiteko bidea ei zan. Arinagotik baldin badakigu presinoa alperrikakoa dala, zertarako presionau?Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!