Eta datorren astetik aurrera...
2012-03-21 14:12 Domeka honetan izango dira Andaluzia eta Asturieseko hauteskundeak. Ordurarte agoantetan dabilz popularrak neurri ekonomiko gogorragoak aplikau barik. Hauteskundeen egutegiak aginduten dau eta inor gitxik iminiten dau zalantzatan orain arte egindakoak jarraipena izango dauela. Uritarrok daukagun dudeazera da: zer etorriko jaku? Osasun zerbitzuakaitik ordaindu beharra? BEZ eta bestelako zergen igoerak? Lan merkatuaren beste erreforma bat? Telebisino publikoak saldu? Hori bai, argi baino argiago dago futbol taldeakaz ez dala jokatzen uritar arruntokaz jokatzen dan modu berean. Horreek zor haundiak daukiez, ez dabez pagauko eta badirudi bardintsu jarraituko dabela. Eta zor publikoa gitxituteko neurriak hartu beharko dira. Zergaitik ez zordunak diran kirol erakunde honeei? Marxek esaten eban erlijinoa zala herriaren opioa. Argi dago On Karlosen ideiak zaharkituak geratu dirala. Gaurko opioa goi mailako kirola da. Gogora daigun kirolari espainarren kontura barre egitearren zelan sartu ziran Frantziako telebisino baten kontra. Neurri ekonomiko gogorragoak etorriko dira? Ez dau ardura Nadalek, Gasolek edo Alonsok irabazten jarraituten daben bitartean. Edota Messik eta Cristiano Ronaldok golak sartuten dabezan bitartean.Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!