"Las Txirenitas" Zamudiotorren
2012-03-09 17:47 Euskerea berbagai Goiko puntaraino bete zan atzo Zamudiotorre “Las Txirenitas†antzerki taldea ikusteko. Umorea nagusi izan zan. Umore bihurria, pentsarazo egiten dauena. Aktoreak ezagunak ziran oso: Loli Astoreka, Sol Maguna, Gema Martinez, Yolanda Martinez, Vito Rogado eta Maribel Salas sarri egon izan dira gure pantailetan Goenkalen, Vaya Semanitan edota Mi querido Klikowsky serietan. Harrigarriena izan zan persona askok zutunik agoantau izan ebala emonaldi osoan zehar. Horrek egiaztatu egiten dau emonaldia erakargarria izan zala. Behin baino gehiagotan ikusi nebazan Zamudioko andreak barrez lehertuta. Seguruenik batek baino gehiagok bere burua ikusten eban emonaldiaren esketxetan. Bere burua medikatzen eban andrea, beren gizonak engainau egiten ebazanak, Parisen, Londonen edo Afrikan egozala uste ebenak Bilbotik urten barik (honeek bideoen bidetik),... Emakumearen unibersoa osotuten daben zatiak agertu ziran eszenatokian. Emakumearen inguruko jazoerak agertu behar ziran eta halakoxea izan zan. Martiaren 8an, Emakumearen egunean euren kontuak, euren kezkak eta euren mundua azaleratu behar zan Zamudiotorren. Nahiz eta zenbat egoera gordin gordinak izan aktoreek lortu izan eben umorezko ikuspuntua ataratea. Hori bai, korrika joan ziran futbolzaleak, Athleticen partidua atoan hasi behar zalako. Zelango orroa Bielsaren lehoiena!!! Batzuentzako egun borobila izan zan, bai horixe!!Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!